25 urte gure bezeroentzat lanean Azkoitian. Ibilbide luze honetan higiezin ugari eskualdatzen lagundu dugu, dela salmentan, dela alokairuan; eskarmentu horrek gaur egun lehen mailako eta berme osoko zerbitzua eskaintzeko aukera ematen digu.
Gure bezeroen fideltasuna duzu helburu horiek betetzen ditugun frogarik onena. Gure bezeroei tratu gertuko eta hurbila eskaintzen saiatzen gara; aholku ematen diegu, ez soilik profesionaltasun handienarekin, baita gardentasun osoz ere.
Higiezin bat saldu nahi baduzu, beti alboan izango duzu gure aholkua, hasi lehenengo harremanetik, eta notarioaren aurrean salmenta sinatu arte. Aldiz, erosteko asmoa baduzu, pisu, etxe, baserri, merkataritza-lokal, garaje eta abarren aukera zabala aurkeztuko dizugu.
Gure espezialitatea zure ametsetako etxea aurkitzea da, utziguzu laguntzen. Saltzeko zein alokatzeko, gure webgunean etxebizitza-sorta zabala aurkituko duzu, argazkiz hornituta, bai eta informazio-xehetasun guztiekin ere.
Zu entzuteko irrikitan gaude, zatoz gugana, eta poz-pozik hartuko zaitugu.
Iragarritako azken higiezinak